XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabakigaiak aurkezteko batzordeak izendatu dira.

V) Bi atal ditu eta P. Salaburu, M. Zalbide eta P. Goenaga arduratuko dira atal bien azterketaz.

VI) Batzorde hau, A. Irigoyen, K. Rotaetxe eta L. M. Mugikak osatzen dute.

VII) Zazpigarrenerako, P. Altuna, F. Ondarra eta X. Kintana izendatu dira.

VIII) Azkenekoz, zortzigarren multzoan diren bi atalez, J. Haritschelhar, E. Larre eta B. Oyhartzabal ariko dira.

Lanen epea: Bosgarren erabakigaia Otsaileko batzarrean aurkeztuko da.

Seigarrena, Apirilean.

Zazpigarrena Maiatzean, eta zortzigarrena Ekainean.

Beste gai batzu

Euskaltzainburua Madriden izan delarik, Lain Entralgo akademilariarekin mintzatu dela, aditzera eman du.

Akademien arteko bilera prestatzen joateko aurretopaketa bat Urtarrilean Madriden egitea, eskatu zion Villasante jaunari.

Eskaria idatziz bidaltzea hobe zela eta Euskaltzaindian jaso da Madridera joateko gomita.

Akademien arteko lehen batzarrea Madriden egitea komeni da, Akademia zaharrena Espainiakoa baita.

Euskaltzaindiari, era horretan, azkeneko txanda helduko litzaioke.

Caja de Ahorros Vizcainak gutun bat bidali digu Euskaltzaindiaren ordezkariak bere denbora bete duela eta izendapen berria eskatuz.

X. Gereñok orain arte bezala jarraitzea erabaki da.

Expolangues izeneko hizkuntzen agerpena aipatu da gero.

Entzundako asmo berri batzuren ardatza eta funtsa ez dirudi sendoegia denik.

Euskaltzaindiak bere aldetik bideratuak ditu bere harremanak eta aurrera doa.

Vicente Aleixandre, olerkari eta erdal akademilaria hil berri denez, Espainiako Akademiari dolumina agertzea onartu da.

Txostenak J. Caro Baroja, euskaltzain ohorezkoak, Larramendiren hiztegiari buruz egin du bere txostena.

Entzuleen aulkietan zegoen X. Aizarna, Batzarre Nagusietako Buruari utzi dio une horretan bere aulkia idazkariak.

Larramendiren hiztegia usadiozkoa den ala uste bezain asmatua, ez dago hain garbi.

Caro Barojak garbi aitortu du Azkue-Larramendi delako auzian, bigarrenaren alde makurtzen dela bera.

Gehienek uste duten baino lan hobea dela, esan du.

Larramendi langile haundi eta herrian xertatutako gizona, ikusten du txostengileak.

Gaur eguneko Etnologi azterlarien aurrelari jatorra.

Zenbat herrik nahi luke beretzat Corografia lanaren antzeko zerbait.

Txostenaren mamia, hiztegiko edukina asmakuntza hutsa den ala ez baldintzatzean datza.

Garai bakoitzean badira herriak ibili ohi dituen esaldi eta hitz bereziak.

Horietako batzu galdu izan dira eta lekuko daukagu biltzailearen lana.

Adibide ederrik eman du bestalde.

Azterketa zehatz baten beharra ikusten du arazo honetan Caro Barojak.